Mendi Jarduerak programa antolatu du Irurtzungo Iratxo elkarteak; mendiaren inguruko filmak, solasaldiak, proiekzioak eta ibilaldiak biltzen ditu egitasmoak. Hortaz, otsailaren 16an, igandea, Mendi Film jaialdiko onena izanen da Irurtzungo kultur etxean: Mendi Tour proiekzioa eta solasaldia. Sarrerak Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean eros daitezke, 6 eurotan. Otsailaren 22an, larunbata, 212 Mountains filmaren proiekzioa eta Xabier Zarranzen aurpezkena eta solasaldia izanen da, doan, eta 23an, igandea, goizean mendira ibilaldia eginen dute Iratxotik, eta arratsaldean Himalaia: Mendia eta kulturak proiekzioa eta solasaldia izanen da, Unai Razkin eta Haizea Ramirez de Aldarekin; sarrera librea izanen da.
Mendi Jarduerak 2025
Otsailak 16 igandea
19:00, Irurtzungo kultur etxean
Mendi Filmeko onena: Mendi Tour proiekzioa eta solasaldia. Azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
Haize lerroa (13 minutu)
The Ice Builders (15 minutu)
Nuptse, L'Innacessible Absolu (67 minutu)
Otsailak 22 larunbata
19:00, Irurtzungo kultur etxean.
212 Mountais proiekzioa eta solasaldia, Xabier Zarranzek aurkeztuta. Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Otsailak 23 igandea
09:00, Iratxo elkartea
Mendi irteera.
19:00, Irurtzungo kultur etxea
Himalaia: Mendia eta kulturak. Ladakh, Kaxmireta Indian barrena proiekzioa eta solasaldia, Unai Razkin eta Haizea Ramirez de Aldarekin. Euskaraz.