Emakumezkoen Nafarroako 19 urtez azpiko selekzioak lagunarteko partida jokatuko du gaur, otsailak 11, asteartea, 19:15ean Ezkaba kiroldegian Lacturale Orvinaren kontra. Leandro Fernandezek hautatutako hamalau jokalarien artean Xotako lau daude: Naia Lizarraga, Nahia Moran, Ekiñe Aguirre eta Eider Goikoa.
Partida otsailaren 19tik 23ra Madrilen jokatuko den Espainiako Areto Futboleko Txapelketa prestatzeko antolatu den hirugarren lagunarteko partida da. Nafarroako selekzioak A multzoan jokatuko du, Madril, Cantabria eta Aragoiko selekzioekin batera. Soilik multzo bakoitzeko lehena pasako da hurrengo fasera.
Kopa prestatzen
Bitartean, Nafarroako 16 urtez azpiko selekzioak otsailaren 19tik 23ra bitartean Espainiako Areto Futboleko Txapelketan parte hartuko du, eta egunotan entrenamendu saioak gidatuko ditu Leandro Fernandezek. Hain zuzen ere otsailaren 12an, asteazkenarekin izango da hurrena, 18:45ean, Larrabiden. Hamasei jokalari hautatu ditu Fernandezek, tartean Xotako Nahiara Lamarca eta Leire Fernandez.
Mutilen selekzioak martxan baita ere
Gizonen 14 urtez azpiko Nafarroako selekzioak otsailaren 11n, asteartea, entrenamendua du Larrabiden, 17:45ean. Javier Viedma hautatzaileak aukeratutako hemezortzi jokalarien artean Xotako Aitor Macho eta Mohamed Saada daude. Apirilaren 2tik 6ra Katalunian jokatuko den Espainiako Txapelketa prestatuko du taldeak.