Lehen senior mailako igoera fasean hirugarren jardunaldia jokatu zen eta Xotak Lacturale Orvina A liderra hartu zuen Atakondoan. Liderra hasieratik bukaeraraino nagusitu zen eta iruntzundarrei ez zien aukerarik ere eman. Azkenean, 0-6 galdu zuen Xotak, porrota gogorra.
Lacturale Orvina A liderrak 9 puntu ditu eta Xotak ixten du sailkapena, zortzigarren postuan, punturik gabe. Otsailaren 14an, 20:15ean 4 punturekin sailkapenean bosgarren den Murchante izango du arerio Xotak, Erriberan.