Emakumezkoen lehen senior mailan, igoera faseko laugarren jardunaldia jokatu zen. Erriberan jokatu zuen Xotak, Murchante taldearen kontra. Lehen zatian nor baino nor aritu zen bi taldeak, baina baloiak ez zuen kontrako atean sartu nahi izan, eta guztia partida amaieran erabaki zen. 37. minutuan Xotak golen kutxa zabaldu zuen, Nahia Moranek Xota aurreratu baitzuen. Gutxi iraun zuen pozak, 38. minutuan berdintzea eta 40. minutuan 2-1 aurreratzea lortu baitzuen Murchantek. Xotak ez zuen etsi eta azken unean binakako berdinketaren gola sartu zuen Naia Lizarragak.
Sailkapenean Lacturale Orvina A taldeak jarraitzen du lider (12 puntu) eta Xota zazpigarren da (puntu 1). Asteburuan ez dago jardunaldirik. Bosgarren jardunaldian Xotak Azkoien taldea hartuko du martxoaren 2an, Irurtzunen.