Osasuna Magna Xotak lehen mailako ligako hemezortzigarren jardunaldia jokatu zuen bart Cordoba Patrimonio Humanidad taldearen kontra, Andaluzian. Talde irurtzundarra bikain aritu zen eta hirugarren garaipena lortu zuen jarraian, sailkapeneko seigarren postura igotzea ahalbideratu diona.
Cordoba eta Xotaren arteko partida oso borrokatua izan zen. Erasoan ederki aritu ziren nafarrak, eta Asier Llamas atezain irurtzundarraren lana goraipatzekoa da: atezainak geldialdi ikusgarriak egin zituen, eta Cordobako inork ezin izan zuen bere atea gainditu. Baloi bat lapurtuta iritsi zen Xotaren lehen gola, 6. minituan, Juninhok sartutakoa. Cordobak erasoan jarraitu zuen, baina Llamasek bikain zaindu zuen atea. Bigarren zatian Osasuna Magna Xotak ongi defendatu zuen. Trantsizio jokaldi baten ostean iritsi sen Geraghtyk sartu zuen gola, eta 0-2 aurreratuta, Xotak airea hartu zuen. Cordoak atezain-jokalari formularen alde egin zuen azken minutuetan, baina ez zitzaion ongi atera, Ion Cerviño irurtzundarrak Xotaren hirugarren eta azken gola sartu zuelako. 0-3 irabazita, ospakizun ederra izan zuten irurtzundarrek, jarraian lortutako hiru garaipenengatik lehen mailako sailkapenean gora egin dutelako: seigarrenak dira, play-off postuetan.
Ostiralean, Manzanares
Lehen mailako hemezortzigarren jardunaldia despeditzeko bi partiden faltan, momentuz Movistar Inter da liderra (41 puntu) eta Osasuna Magna Xota seigarren postura igo da (29 puntu), titulua erabakitzeko play-off postuetan. Otsailaren 21ean, ostirala, Osasuna Magna Xotak Quesos Hidalgo Manzanares taldea hartuko du Anaitasunan, 20:00etan. Ea Anaitasunak gotorleku jarraitzen duen eta Xotak laugarren garaipena jarraian lortzen duen.