Mus memorialak baditu irabazleak

Guaixe 2025ko ots. 24a, 11:29

Oroimenezko mus txapelketako finalistak. UTZITAKOA

Irurtzungo mus txapelketaren txapela etxarriarrek jantzi zuten. 

Iratxoko, Larrazpiko, Pikuxarreko, Moncloako kanporaketen ondoren, Felix Urra Mariñelarena mus memorialaren finala jokatu zen Iratxo elkartean otsailaren 15ean. Hamar bikote neurtu ziren finalean eta irabazleak Adrian eta Alain Jaka etxarriarrak izan ziren. Finalean Julen eta Jesus Mari Aranguren zangozarrei irabazi zieten. Kontsolazio finaleko onenak Josu eta Alberto Maestre irurtzundarrak izan ziren, Ziako eta Irurtzungo Pello Eulate eta Ritxard Zidrian bikoteari irabazi baitzieten. 

Mus memoriala ilbeltzaren 8an abiatu zuten, guztira 32 bikotek parte hartu zuten (Iratxon 12, Pikuxarren 10, Moncloan 6 eta Larrazpin 4). Urra zena oroitzeko ekimena, aldi berean Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatzeko Irurtzungo kanporaketa ere bada. Hartan jokatzeko sei bikotek lortu dute txartela. Iratxon txartela lortu zuten Manolo Moreno eta Txiki Iriarte eta Lourdes Beloki eta Maria Jesus Arruabarrena bikoteek. Pikuxarren Marcial Zestau eta David Rekalde eta Xabier Agustino eta Jon Navarro. Moncloan Pello Eulate eta Ritxard Zidrian eta, azkenik, Larrazpin Julen eta Jesus Mari Arangurenek.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!