Udalak Garbiketa Zerbitzuko lanpostua bete du

Guaixe 2025ko ots. 25a, 11:16

Jendea Irurtzungo udaletxe aurrean azoka egun batean. ARTXIBOA

Merezimendu lehiaketa bidez bete da.

Irurtzungo Udalak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren bidez hutsik zegoen lanpostu bat betetzeko merezimendu lehiaketa deitu zuen, zehazki, udal Garbiketa Zerbitzuan. Prozesua despedituta, Irurtzungo Udalak erabaki du Isabel Blanco Alvarez lan kontratudun finko gisa kontratatzea. Bere egitekoa izanen da instalazio eta eraikin publikoak edota udal eraikinak garbitzea.