Emakumezkoen lehen senior mailan aurreko asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu Nafarroako selekzioek Espainiako Txapelketan parte hartu zutelako. Beraz, asteburu honetan liga bueltan da eta bigarren faseko igoera fasean bosgarren jardunaldia dago jokoan. Martxoaren 1ean, larunbata, 10:00etan, Xotak Azkoien taldea hartuko du Atakondoan. Bigarren faseko bigarren garaipenaren bila aterako dira irurtzundarrak.