Areto futbola

Xota, buelta lanera

Guaixe 2025eko martxoaren 12a

Lehen senior mailako igoera fasean Cintruenigon jokatuko dute irurtzundarrek

Lehen senior mailako igoera fasean seigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan, baina Xotaren eta Txantrea B-ren arteko partida apirilaren 16ra atzeratzea erabaki zuten bi taldeek. 

Lacturale Orvina A taldeak jarraitzen du lider (18 puntu). Xota zortzigarren da, puntu bakarrarekin. Martxoaren 15an Erriberan jokatuko du Xotak, sailkapenean seigarren den Garvayo Chivite Cintruenigo taldearen kontra, 12:00etan, Cintruenigoko kiroldegian.