Basozainen egoitza egiteko lanak eman nahi ditu gobernuak

Guaixe 2025ko mar. 19a, 11:19

Inasako atezainaren eraikina zena bota eginen dute. ARTXIBOA

Inasa zeneko atezainaren eraikina bota eta han jasoko du. Lanak aurten hasi eta heldu den urtean despedituko dituzte.

Landa Garapena eta Ingurumen Departamentuak Sakana-Mendialdeko Baso Baliabideen Zentroa eraikitzeko eta lehendik dagoen eraikina eraisteko obrak kontratatzeko deialdia egin du. Lanak 1.422.232,70 euroko (BEZ barne) balioa du. Eta hori finantzatzeko Europar Batasunaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsak jasoko ditu departamentuak. Kontratua bere egin nahi duen enpresak eskaintza apirilaren 10eko 14:30era arte aurkez dezake. Obra bere egiten duenak hamar hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Lanak aurten hasi eta heldu den urtean despedituko lirateke.

Gaur egun dagoen eraikina, sotoa, beheko eta lehen solairua ditu. Bere garaian partzialki eraitsi zen eta lanak eman ondoren erabat eraitsiko da. Eginen den eraikin berriak 515,33 m2 azalera izanen du, haietatik 492,38 m2 izanen dira erabilgarriak. Irurtzungo Baso Baliabideen Zentroa eta Basozainaren egoitza Sakana-Mendialdea eremua hartuko du.

Espazioa hiru eremutan banatuko da. Lehenengoak bulegoak eta baso baliabideen zentroa hartuko ditu, horrela banatuta: atondoa (harrera gela, langa eta guzti), baso baliabideen zentroaren bilera gela, bilera txikietarako banakako bulego bat eta bi lan gela, bakoitza gehienez zortzi pertsonako bi ekiporendako; halaber, atondora emanen duen egokitutako komun bat eta aldagelak eta komunak dituen zerbitzu-eremu bat eta atseden-gela bat.

Bigarren eremua biltegiratzea, zerbitzuak eta instalazioak egonen dira, zehazki, gela tekniko bat, kanpoko aldagela bat eta biltegia bera. Azken eremua ibilgailuak aparkatzeko kanpoko espazio estalia da. Bederatzi ibilgailurendako edukiera izanen du, eta horietako ohi baino handiagoak diren 2 pick up motakoendako izanen dira. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!