Nafarroako 14 urtez azpiko Futsal selekzioak Espainiako Txapelketan parte hartu zuen asteburuan Cadizen. Leandro Fernandez hautatzailearen esanetara Xotako lau jokalari zeuden: Olaia Zabaleta, Omayma Morad, Amina Hambid eta Leire Fernandez. Extremadurari 5-2 irabazi zioten partida zoragarrian, baina Murtziaren kontra 1-3 galduta, finalerdietatik kanpo geratu ziren. Maila ona eman zuen taldeak, eta pozik egon daitezke, Espainiako Txapelketako lehen lau postuetan sartzea ez baita batere erraza.