2025/03/22 - 2025/03/23 Martxoak 22, 19:00etan (sarrerak agortuta) eta 21:00etan; martxoak 23, 19:00etan (sarrerak agortuta)
Antzerkia
Martxoaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, Irurtzungo Antzerki Taldearen antzezlan berriaren emanaldia eginen dute: Venecia Mio Cuore. Larunbatean bi saio emanen dituzte, 19:00eta eta 21:00etan, lehenengo emanaldirako sarrerak agortu dira; bigarrenerako 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean. Igandean 19:00etan izanen da emanaldia, eta sarrerak ere agortu dira.
Argazkia: UTZITAKOA