Emakumezkoen lehen senior mailako igoera faseko zortzigarren jardunaldian, Irurtzungo Xota taldeak Cintruenigon jokatu zuen, Garbayo Chivite Cintruenigo FS taldearen kontra. Bi taldeak arerio zuzenak dira eta lehia estua izan zuten. Azkenean, 0-1 gailendu zen Xota, Naia Lizarragak 19. minutuan sartutako golari esker. Igoera faseko lehen garaipena lortu zuten irurtzundarrek.
Lacturale Orvina A da liderra (21 puntu), eta Xota zazpigarren da (4 puntu). Martxoaren 21ean, 20:00etan, Xotak sailkapenean bigarren den Mendialdea A izango du aurkari, Berriozarren.