Areto futbola

Xotak, Mendialdearekin ezin

Guaixe 2025eko martxoaren 26a

Lehen senior mailako igoera faseko zortzigarren jardunaldiak ez du punturik utzi

Lehen senior mailako igoera faseko zortzigarren jardunaldian Berriozarren jokatu zuen Xotak, Mendialdea A taldearen kontra. Sailkapenean bigarren postuagatik borrokatzen ari zen Mendialdea, eta ez zion Xotari inolako aukerarik eman, Irurtzungo taldea 5-0 hartu baitzuen mendean. 

Sailkapenean Lacturale Orvina A da liderra (24 puntu), atzetik Mendialdea A (16 puntu) duela. Xota azkenena da, zortzigarrena (4 puntu). Asteburuan igoera faseko bederatzigarren jardunaldia dago erabakitzeke. Xota Azkarrenaren kontra zen jokatzekoa, baina partida apirilaren 22ra atzeratzea erabaki dute bi taldeek.