Inmatrikulazioei buruz, Irurtzunen

Guaixe 2025ko mar. 31a, 10:28

Amico konpainiaren 'Inmatriculaciones, oh muy God!' antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra elizaren inmatrikulazioak salatzeko 'Tasio'-ren  erakusketa ikusgai egonen da, Irurtzungo liburutegian. Apirilaren 6an, igandea, 'Inmatriculaciones. Oh muy God!' antzezlana eta gaiari buruzko izanen dira, kultur etxean.

Elizaren inmatrikulazioei buruzko hainbat ekimen antolatu dituzte Olatzagutian. Martxoaren 31tik apirilaren 4ra, astelehenetik ostiralera, Javier Etayo Tasio komikigilearen eta ilustratzailearen Inmatriculaciones. Escándalo monumental eraskusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo liburutegian. Bertan, hamalau panelen biddez eta euskarazko eta gaztelaniazko testuekin eta irudiekin elizaren inmatrikulazioei buruzko gertaerak kontatzen dira. Nafarroako Ondasunaren Defentsarako plataformak sustatu zuen erakusketa, eta apirilaren 6an, igandea, 18:00etan, plataformaren hitzaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean.

Ondoren, 19:00etan, umorez eta sinesmen erlijiosarekiko errespetuan oinarrituta, eliza katolikoak bere izenena erregistratu zituen ondasunei buruzko  Amico konpainiaren Inmatriculaciones, oh my God! antzezlanaren emanaldia izanen da, kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udalaren webgunean eta kultur etxean.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Olaztiko Liburutegia (@bibliotecadeolazti)