Asteburuan emakumezkoen lehen senior mailako igoera faseko bederatzigarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Azkarrena zuen aurkari, baina bi taldeek partida apirilaren 22ra atzeratzea erabaki zuten. Sailkapenean Lacturale Orvina A taldeak jarraitzen du lider (27 puntu) eta Xota zortzigarren da (4 puntu), partida bat gutxiagorekin.
Hain zuzen ere Orvina A liderraren kontra jokatuko du Xotak igoera faseko hamaikagarren jardunaldian. Partida Ezkaba kiroldegian jokatuko da, apirilaren 6an, igandea, 12:00etan.