Oinak Buruan Eskolarteko bertso txapelketaren Nafarroako finala jokatuko da apirilaren 11n, ostirala, 18:30ean, Irurtzungo Pikuxar elkartean. Enaitz Zestau-Telletxea, Ibai Letona Garaikoetxea, Iradi Goñi Montiel, Iraun Zestau-Telletxea, Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza bertsolariak sailkatu dira finalerako, eta Saats Karasatorre izanen da gai jartzailea. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen du bertso txapelketa gaztetxoei jendaurrean ba-batean jarduteko aukera emateko, eta 14 eta 18 urte bitarteko bertsolariek parte hartzen dute.