Pilota

Irurtzun Pilota Txapelketan, hiru jardunaldiren atarian

Guaixe 2025eko apirilaren 9a

Final hamaseirenetan, apirilaren 9an, 11n eta 12an kanporaketak daude jokoan

Aurreko astean hasi zen XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketa. Lehen mailan 24 bikotek hartuko dute parte, eta bigarren mailan 18 bikotek, afizionatuen mailako onena. Irurtzungo Pilota Txapelketan ez da ligaxkarik jokatzen, partida guztiak kanporaketa zuzenak dira. Une honetan lehen mailan final hamaseirenak jokatzen ari dira eta bigarren mailan final zortzirenak, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan. 

Aurreko asteko emaitzak:
Apirilaren 2koak: 
-Lehen maila: Iriarte-Garaño (Buruzgain) 22-0 Ibarluzea-Oliden (Lapke) (Olidenen baja sukarrarengatik)
-Lehen maila: Arribillaga-Peñalver (Lagunak Barañain) 22-18 Etxaniz-Uriondo (Soraluze-Lea Ibarra) 

Apirilaren 4koak:
-Lehen maila: Apaolaza-M.Balerdi (Hernani-Soraluze) 20-22 Anso-Alduntzin (Zugarralde) 
-Lehen maila: O.Etxeberria-Leonet (Oiarpe) 22-2 Okamika-Albizu (Lea Ibarra) 


Astean jokoan dauden hiru jardunaldiak:
Apirilak 9, asteazkena, 18:45ean:
-Bigarren maila: Armaolea-Goiburu (Lapke) vs Iriarte-Galartza (Larraun) 
-Lehen maila: Cestau-Urruzola (Behar Zana) vs Txoperena-Santamaria (Aurrera Leiza) 

Apirilak 11, ostirala
-Bigarren maila: I.Garcia-De la Torre (Lagunak Barañain) vs Salaberria-G.Agirre (Irurtzun-Oberena) 
-Lehen maila: Elizalde-Garatea (Beti Onak) vs Olaizola-Odriozola (Eple) 

Apirilak 12 abril, 11:00
Bigarren maila: Olasagasti-? (Behar Zana-) vs Eguskiza-Maiza (Larraun-Zugarralde) 
Bigarren maila: Ruiz-Arriolabengoa (Txukun Lakua) vs Bidezabal-Saralegi (Tolosa)