Xota areto futbol klub irurtzundarrak bere hamabi taldeak apirilaren 8an bildu zituen, Irurtzungo plazan. Tartean zeuden klubeko bi talde nagusiak, lehen mailako Osasuna Magna Xota, eta bigarren mailako Osasuna Futsal. Harrobiari begiratuta, 6 urtetatik junior mailara arteko taldeak ditu Xotak, eta emakumezkoen seniorra.
Sinadurak eta posterrak
Hamabi taldeek argazkiak egin zituzten, eta Irurtzungo plazan bildutakoek sinadurak eta argazkiak eskatu zizkieten euren idoloei. Bukaeran, klubak Xotaren kamisetak, baloiak eta Lacturale produktuak zozketatu zituen, eta 2024/2025 denboraldiko poster ofiziala banatu zien harrobiko jokalariei.
Ekitaldian aurten areto futbolari gisa erretiroa hartuko duen Roberto Martilek, aldi berean emakumezkoen sekzioko arduraduna denak, hitza hartu zuen. Bildutakoak "Xotan jokatzen jarraitzera, eta pertsona eta jokalari gisa klubean hezi eta trebatzen segitzera" animatu zituen. Halaber, taldeak trebatzen eta laguntzen teknikari eta laguntzaileen lana eskertu zuen.
Xotaren babesle den Lacturaleko Juanma Garrok eta Maite Azpirozek eta Xotako presidente Tatono Arregik kirolaren balioak nabarmendu zituzten.