Iratxo elkartean bi final jokatu ziren larunbatean: mus eta partxis txapelketetakoa. Ilbeltzean hasi ziren bi lehiaketak. Mus txapelketan hamazortzi bikotek eman zuten izena eta haien artean onenak Eduardo Murugarren eta Josu Alegre izan ziren, finalean Jose Julian Matxain eta Asensio Galartzari irabazi ondoren. Kontsolazio finaleko onenak Asun Cuenca eta Maite Beraza izan ziren, Marian Moreno eta Santos Iragiri irabazi ondoren. Partxis lehiaketan, berriz, hamasei bikote neurtu ziren. Garaileak Julen Iragi eta Markel Moreno izan ziren. Podiuma Juani Medinak eta Begoña Boriak eta Juana Urrak eta Txeli Garziak osatutako bikoteek bete zuten.
Argazkiak: Iratxo elkartea.