Areto futbola

Xotak liderraren kontra galdu zuen

Guaixe 2025eko apirilaren 10a

Apirilaren 11n Murchante hartuko dute, Irurtzunen

Emakumezkoen lehen senior mailako igoera faseko hamargarren jardunaldian Xotak Ezkaba kiroldegian jokatu zuen, Lacturale Orvina A liderraren kontra. Liderrak hasieratik kontrolatu zuen partida, eta 17. minuturako 3-0 aurreratu zen. Xota saiatzen zen, baina ezin. 27. minutuan Orvinak laugarren gola sartu zuen, baina berehala Ekiñe Aguirrek gola sartu zuen, eta 4-1 galduta, markagailua pixka bat makillatu zuen Xotak. 

Lacturale Orvina da liderra (30 puntu) eta Xota zortzigarrena da, azkena (4 puntu). Hamaikagarren jardunaldian Xotak Murchante taldea hartuko du apirilaren 11n, ostirala, 20:15ean, Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.