Areto futbola

Roberto Martil, omenaldiak han eta hemen

Guaixe 2025ko api. 14a, 10:20

Roberto Martil Xota nesken senior mailako entrenatzailea, oroigarriarekin. XOTA

Xotako kapitainak areto futboleko jokalari izateari utziko dio, eta emakumezkoen Orvinak oroigarria oparitu zion

Emakumezkoen Xota senior taldeak Lacturale Orvina liderraren kontra jokatu zuen apirilaren 6an. Liderrak irabazi zuen. Partida baliatuta, Orvina klubak aitortza egin zion nesken Xotako entrenatzaile Roberto Martili, aurten Xotako jokalari izateari utziko diolako eta emakumezkoen areto futbola sustatu eta bermatzeagatik. Berarendako propio diseinatutako kamiseta ederra jaso zuen opari, koadroan sartuta.