Pilota

Irurtzungo Pilota Txapelketan, Aste Santu aurreko azken jardunaldia jokoan

Guaixe 2025ko api. 15a, 13:23

Apirilaren 16an Koldo Murgiondo sartuko da lehian, Xhoe Lazkozekin bikotea osatuta. ARTXIBOA

Apirilaren 16an lehen mailako final hamaseirenen azken bi partidak jokatuko dira

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketan lehen mailan 24 bikote ari dira lehian, eta bigarren mailan 18 bikote, afizionatuen mailako onena. Partida guztiak kanporaketa zuzenak dira, eta txapelketako lehen mailan final hamaseirenak jokatzen ari dira eta bigarren mailan final zortzirenak, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan.

Aste Santuko geldialdia baino lehen, apirilaren 16an, asteazkena, lehen mailako final hamaseirenen azken bi partidak hartuko ditu Biaizpe pilotalekuak, 18:45ean: 

-Lehen maila: Murgiondo (Irurtzun)-Xhoe Lazkoz (Oberena) vs Uribe-Markaida (Txukun Lakua)
-Lehen maila: Galarza-Aranguren (Larraun-Eple) vs Oskoz -A Balerdi (Oberena


Aurreko asteko emaitzak:
Apirilak 9, asteazkena:
-Bigarren maila: Armaolea-Goiburu (Lapke) 22 – 18 Iriarte-Gurrea (Larraun)
-Lehen maila: Cestau-Urruzola (Behar Zana) 22-18 Txoperena-Goikoetxea (Aurrera Leitza)


Apirilak 11, ostirala:
-Lehen maila: Elizalde-Torrecillas (Beti Onak) 22 – 12 Olaizola-Odriozola (Epele)

Apirilak 12, larunbata:
-Bigarren maila: Olasagasti-Villanueva (Behar Zana-Zugarralde) 22 – 11 Tirado-Maiza (Peña Pelotazale Tafalla-Zugarralde)
-Bigarren maila: Sarasa-Murillo (Buruzgain) 22 -13 Bidezabal-Saralegi (Tolosa)