Senior mailako igoera faseko hamaikagarren jardunaldian Xota taldeak Murchante hartu zuen Atakondoa kiroldegian. Hasieran parez pare aritu ziren bi taldeak, baina Murchantek konfiantza hartu zuen, partida kontrolatzen hasi zen eta 0-4 aurreratu zen, Irurtzungo taldearen zoritxarrerako. 39. minutuan Nahia Moranek Xotaren gol bakarra sartu zuen, eta 1-4 galduz bukatu zuen Roberto Martilek zuzentzen duen taldeak.
Lacturale Orvina A taldeak jarraitzen du lider (33 puntu), eta Xota azkena da, zortzigarren (4 puntu). Igoera faseko hamabigarren jardunaldian Xotak azkenaurrekoa eta arerio zuzena den Azkoien izango du aurkari apirilaren 26ean, Azkoienen.