Irurtzungo Udalak bere azken bilkuran arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzean arautzen duen ordenantza eguneratu zuen. Irurtzungo Udalaren ordenantzan jasoa zegoen arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren iraupena hiru urtekoa zela. Goi mailako legediak dio bost urtekoa izan behar duela. Beraz, legedi hori betetzeko Irurtzungo Udalak bere ordenantzan jaso du aipatu lizentzia aurrerantzean bost urtekoa izanen dela.