Egunotan areto futboleko lehen senior mailako hamabigarren jardunaldia jokatu zen, baina Xotak Azkoienen kontrako partida maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki zuen. Partida 20:15ean jokatuko da, Azkoienen. Aurretik, maiatzaren 6an, asteartea, 20:30ean, Xotak Txantrea B izango du aurkari hamahirugarren jardunaldian, Txantrea kiroldegian.
Lacturale Orvina A taldea da liderra (36 puntu). Xota zortzigarrena da (4 puntu).