Irurtzungo Udalak Manfisa SMk aurkeztutako proposamena onartu du. Haren bidez, enpresaren lursaileko zati baten kalifikazioa aldatu da, lurzoru ez eraikigarria izatetik eraikigarrira pasaz. Manfisak eraikigarritasun handiagorik behar ez duen arren, enpresa garatzen den bi hirigintza eremuetako instalazioak konektatu ahal izatea da helburua. Beraz, gaur egun dauden sarbideak, aparkalekuak, eta abarrak enpresaren hazkundera, antolamendura eta unitatearen konexiora bideratuko dira.