Irurtzungo Udalak, 2025eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2. poligonoko 776. lursaileko xehetasun-azterketa, nabeek, egun kalearekiko trazadura zeiharra dutenek, forma oktogonalak izan ditzaten, erabilera optimizatzeko, Manfisa Wire SL enpresak sustatua.
Manfisa Wire SM enpresaren hazkunde aurreikuspenak ditu eta, horregatik, produktua biltegiratzeko azalera handitzeko beharra du. Horretarako, lantegia dagoen lurzatiaren hegoaldean nabe berri bat eraiki nahi du. Hori egin ahal izateko xehetasun azterketa onartu dio Irurtzungo Udalak. Haren bidez, enpresaren lur zatiaren egungo plangintzan definitutako barne lerrokadurak aldatuko dira. Hala ere, ez da handituko indarrean dagoen plangintzak lur zatiari esleitzen dion gehieneko azalera eraikigarria, ezta aprobetxamendua ere.