Aixita bertso sariketaren bosgarren edizioa

Guaixe 2025ko mai. 14a, 10:06

2024ko Aixita Bertso Sariketa. ARTXIBOA

Maiatzaren 17an, larunbata, jokatuko da Pikuxarrek antolatutako bertsi sariketa; Euskal Herri osoko sei bertsolari gaztek parte hartuko dute. Bertsolari gazteei aukerak ematea da txapelketaren helburuetako bat

Iosu Sanjurjo Altzuri, Aroa Arrizubieta Barredo, Endika Legarra Nuin, Ane Zuazubiskar Iñarra, Aitor Server Etchechuri eta Josune Aramendi Perez bertsolariak izanen dira Aixita V. Bertso Sariketako parte hartzaileak. Euskal Herri osotik helduko dira Irurtzunera, izan ere, Pikuxarrek antolatuta txapelketaren oinarrietako bat da herrialde guztiak islatuta egotea. Aixitak ere gazteei plazak eta aukerak ematea du xede. Aixita Bertso Sariketa maiatzaren 17an, larunbata, 17:30ean, Irurtzungo kultur etxean jokatuko da, sarrea libera da, eta Zigor Gartzia Arregi Zian izanen da gai jartzailea. 

Aixita Bertso Sariketaren bereizgarrietako bat bertsolarien jatorria da; bi nafarrek, Iosu Sanjurjo Altzuri lesakarrak eta Endika Legarra Nuin iruindarrak; arabar batek, Aroa Arrizubieta Barredo gasteiztarrak; bizkaitar batek, Josune Aramendi Perez markiña-xemeindarrak; Aitor Servier Etchchuri azkaindarrak (Iparralde), eta Gipuzkoatik Ane Zuazubiskar Iñarra arrasatearrak parte hartuko dute. 

Adina da Aixitak bereizten duen bigarren oinarrietako bat: bertsolari zaharren 1993an jaiotakoa da eta gazteena 2001. urtean; hortaz, 32 eta 24 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute aurten. "Maila handiko" bertsolariak direla esan dute antolatzaileek. Aurreko edizioan Ipe Lizarraga Pikuxarreko kideari eta Mintxo Astiz bertsolariei eta bertso sariketaren antolatzaileei egindako elkarrizketa batean Irurtzunera joaten diren bertslariek aurreko urtekoekin hitz egiten dutela esan zuten, "eta gogotsu etortzen dira. Lehenengo urtetan sorpresa ahrtzen zuten sariketa formatua zela ikusten zutenean". Oso eskertuak joan direla gaineratu zuten. 

Palmaresa
Irurtzungo Aixita bertso sariketaren bosgarren edizioa izanen da aurtengoa. Eli Pagola Apezetxeak irabazi zuen sariketaren lehenengo txapela, 2021. urtean. Bigarren txapelduna, 2022. urtean, Ane Labaka Mayoz izan zen, eta 2023an, hirugarren edizioan, Amaia Ituriotz Etxanizek jantzi zuen txapela. Aurreko urtean, laugarren edizioan, Aitor Bizkarra Ruizek irabazi zuen.