Areto futbola

Xota, Txantrearen kontra ezin

Guaixe 2025ko mai. 8a, 09:30

Senior mailako igoera faseko hamahirugarren jardunaldian puntuatu gabe geratu ziren irurtzundarrak

Emakumezkoen areto futboleko senior mailako igoera fasean maiatzaren 6an Txantreak eta Xotak hamahirugarren jardunaldiko partida jokatu zuten Iruñean. Partida hasi eta berehala, 5. minuturako, 2-0 aurreratu ziren Txantreakoak. Irurtzungo taldea partidari buelta ematen saiatu zen, baina ezin. Partidak aurrera joan ahala, beste bi gol sartu zituen Txantreak, partida erabakita utzita. Nahia Moranek Xotaren ohorezko gola sartu zuen bukaera aldera, eta partida 4-1 galduta bukatu zen irurtzundarrendako. 

Lacturale Orvina da senior mailako igoera faseko buru (39 puntu), Txantrea B-ren (28 puntu), Mendialdea A-ren (25 puntu) eta Azkarrenaren (15 puntu). Xotak zortzigarren postuan dago (4 puntu). Asteburuan hamalaugarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Xotak Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartuko du maiatzaren 11n, igandea, 10:30ean, Atakondoa kiroldegian.