XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketan lehen mailan 24 bikote ari dira lehian, eta bigarren mailan 18 bikote, afizionatuen mailako onenak. Partida guztiak kanporaketa zuzenak dira. Egun, txapelketa final zortzirenetan murgilduta dago.
Maiatzaren 7ko emaitzak
Maiatzaren 7an, asteazkena, final zortzirenetako bi partida hartu zituen Biaizpe pilotalekuak. Bigarren mailan Tolosak eta Legarretak (Tolosa-Hernani) 22-7 hartu zituzten mendean Salaberria (Irurtzun) eta Agirre (Oberena). Beraz, bidean geratu da etxeko klubeko pilotarietako bat, Salaberria. Lehen mailan, ordea, aurrera egin zuten Azketak (Tartaloetxe) eta Bergera arruazuarrak (Irurtzun), Arribillagari eta Peñalverri (Lagunak) 22-13 irabazi eta gero.
Final zortzirenetako azken partidak
Asteburuan lehen mailako final zortzirenetako azken partidak jokatuko dira. Jardunaldi bikoitza hartuko du Biaizpe pilotalekuak.
Maiatzak 9, ostirala, 19:00etan (Biaizpe pilotalekua):
-Lehen maila: Gutierrez-Cuairan (San Cosme-Irurtzun) vs Cestau-Urruzola (Behar Zana)
-Lehen maila: Apezetxea-Apezetxea (Umore Ona) vs Uribe-Markaida (Txukun Lakua)
Maiatzak 10, larunbata, 11:00etan (Biaizpe pilotalekua):
-Lehen maila: Olaetxea-Azpiroz (Irurtzun) vs Anso-Alduntzin (Zugarralde)
-Lehen maila: Eñ.Lizeaga-Santesteban (Mundarro-Irurtzun) vs Iriarte-Garaño (Buruzgain)