Irurtzungo Udala festen prestaketarekin hasi da. Aurreko urteetan bezala, irurtzundarrei eskatu die etxajua piztuko duen pertsonen edo taldeen izenak proposatzeko. Festei hasiera ematen dion etxajua pizteko proposamena duenak eskabide eredua kultur etxean jaso bete eta han utzi dezake, edo kulturetxea@irurtzun.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar du. Maiatzaren 26an despedituko da horretarako epea.