Udalak etxebizitza salduko du

Guaixe 2025ko mai. 15a, 11:29

Ikusten den eraikinaren atzean dago enkantera aterako den etxebizitza. ARTXIBOA

Enkantea deitu du horretarako.

Irurtzungo Udalak bere jabetzako higiezina prozedura irekiko enkante publiko bidez salduko du. Etxebizitza eta biltegia Ardubil kaleko 6. zenbakian dago. Lizitazioaren prezioa 93.015,64 eurokoa (BEZik gabe) da. Higiezina eskuratzen interesa duenak eskaintza maiatzaren 27ko 14:00ak arte aurkez dezake.