Iratxo elkarteak 5.000 euro eman dizkio Paris 365 erakundeari

Guaixe 2025eko maiatzaren 13a

Iratxo elkarteko kideak Paris 365ko koordinatzaileari txekea ematen. UTZITAKOA

Sakanako Ibilaldi Handian jasotako dirua da. Gainera, elikagai bilketa ere egin zuten.

Iratxo elkarteko mendi taldeak antolatutako XXXIV. Sakanako Ibilaldi Handia apirilaren 26an egin zen. Hura despeditzeko, elkartasun afaria antolatu zuten elkartean eta Paris 365 erakundearen aldeko jaki bilketa antolatu zuten. Bildutako jaki hori, ibilaldian sobratu zen jatekoa eta mendizale bakoitzak parte hartzeagatik egindako bi euroko ekarpena, guztia Paris 365 erakundeari eman zion Iratxo elkarteak. Erakundeko koordinatzaile Myrian Gomez-Garcia elkartean izan zen eta berak jaso zuen 5.000 euroko balioa duen txekea.