Areto futbola

Xotak zortzigarren despeditu du denboraldia

Guaixe 2025eko maiatzaren 14a

Xotakoak, berdez, eta Orvina A txapeldunak, gorriz, Xotako entrenatzaile Roberto Martili egindako omenaldian. XOTA

Emakumeen lehen senior mailako igoera fasean zortzigarrenak izan dira irurtzundarrak, eta denboraldia bukatu dute

Emakumeen lehen senior mailako igoera fasean hamalaugarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Xotak Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartu zuen Irurtzungo Atakondoa kiroldegian. 5. minutuan Cintruenigo aurreratu zen, baina Maite Medinak bana berdintzea lortu zuen, eta bizi-bizi jarraitu zuen lehiak. Cintruenigok bigarren gola sartu zuen, baina kasu honetan Xotak ezin izan zion buelta eman eta irurtzundarrek behera egin zuten Erriberakoek hirugarrena sartu zutenean. Azkenean, 1-3 galduta despeditu zuen liga Xotak. 

Lacturale Orvina A izan da lehen senior mailako igoera faseko txapelduna (42 puntu). Xota zortzigarren sailkatu da (7 puntu). Lehen lau postuetan sailkatu diren taldeak –Orvina A, Mendialdea A, Txantrea B eta Azkarrena–, kopa jokatuko dute.