Pilota

Irurtzungo Pilota Txapelketan, Igoaren, Arbizuren eta Ongayren aukera

Guaixe 2025eko maiatzaren 14a

Irurtzun klubeko Igoak eta Arbizuk, final laurdenetara sailkatzea dute jokoan. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Lehen mailako azken final zortzirenetan, Igoa-Arbizuk eta Ongay-M. Lizeagak final laurdenetara sailkatzea dute gaur jokoan. Asteburuan Irurtzun klubeko Olaetxea eta Azpiroz txapelketatik kanpo geratu ziren, baina Santestebanek eta Cuairanek aurrera egin zuten

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketan lehen mailan 24 bikote ari dira lehian, eta bigarren mailan 18 bikote, afizionatuen mailako pilotari onenak. Partida guztiak kanporaketa zuzenak dira, eta egunotan txapelketa final zortzirenetan murgilduta egon da. Hain zuzen ere, maiatzaren 14an, asteazkena, 19:00etan, final zortzirenetako lehen mailako azken bi partidak hartuko ditu Biaizpe pilotalekuak. Tartean, Irurtzun klubeko Igoa-Arbizuk eta Ongayk, Lizeagarekin bikotea osatuta, final laurdenetako txartela lortzen saiatuko dira.

Asteburuan final zortzirenetako jardunaldi bikoitza jokatu zen, eta Irurtzun klubak txanponaren bi aldeak ikusi zituen. Batetik, Olaetxea eta Azpiroz bikotea txapelketatik kanpo geratu zen, baina, bestetik, Cuairanek, Lerenarekin bikoa osatuta, eta Santestebanek, M. Lizeagarekin bikoa osatuta,  final laurdenetara aurrera egin zuten.

Maiatzaren 14ko final zortzirenak
Maiatzak 14, asteazkena, 19:00etan (Biaizpe pilotalekua): 
Lehen maila: Ongay-M. Lizeaga (Irurtzun-Hernani) vs Galarza-Aranguren (Larraun-Eple)
Lehen maila: Igoa-Arbizu (Irurtzun) vs Elizalde-Torrecillas (Beti Onak)

Asteburuko final zortzirenen emaitzak
Maiatzak 9, ostirala (Biaizpe pilotalekua):
-Lehen maila: Lerena-Cuairan (Barberito-Irurtzun) 22-10 Zestau-Urruzola (Behar Zana)
-Lehen maila: Apezetxea-Apezetxea (Umore Ona) 22-21 Uribe-Markaida (Txukun Lakua)

Maiatzak 10, larunbata (Biaizpe pilotalekua):
-Lehen maila: Olaetxea-Azpiroz (Irurtzun) 20-22 Anso-Alduntzin (Zugarralde)
-Lehen maila: E.Lizeaga-Santesteban (Mundarro-Irurtzun) 22-19 Iriarte-Garaño (Buruzgain)