XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketan, atzo, maiatzaren 14an, lehen mailako final zortzirenetako azken bi partidak jokatu ziren Biaizpe pilotalekuan. Partidak bikain joan ziren Irurtzun klubarendako, bere ordezkari guztiek irabazi eta final laurdenetarako sailkatu direlako.
Lehen partidan, Irurtzun klubeko Ongy satrustegiarrak eta Hernani klubeko M. Lizeagak 22-17 hartu zituzten mendean Galarza (Larraun) eta Aranguren (Eple) partida oso borrokatuan. Aldiz, Irurtzun klubeko Igoa eta Arbizu bikotea errazago gailendu zen. Etxarriarrak 22-5 hartu zituzten mendean Beti Onak klubeko Elizalde eta Torrecillas, hasieratik bukaerara kontrolatu zuten partidan.