"Saio oso polita" izan zela eta Irurtzungo kultur etxean "giro goxoa" egon zela esan dute Aixita bertso sariketako antolatzaileek. Maiatzaren 17an, larunbatean, jokatu zen Pikuxar euskal txokoak antolatutako bertso sariketaren bosgarren edizioa, Irurtzungo kultur etxean. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Aroa Arrizubieta, Josu Sanjurjo, Endika Legarra, Ane Zuazubistak, Josune Aramendi eta Aitor Servier; Zigor Gartzia izan zen gai jartzailea. Ane Zuazubiskarrek irabazi du V. Aixita bertso sariketa, Aitor Servierrekin buruz burukoa jokatuta; AEKko Patxi Floresek jantzi zion txapela.
Antolatzaileen esanetan ofizio "ederrak" entzun ziren bosgarren Aixita bertso sariketan, "bertsolariak ofizio batzuei sakontasunez erantzun zieten, baina barre egiteko aukera izan zen ere, bertsolariak bizi-bizi arituz".