Pilota

Bustince bidean, baina Santesteban, Bergera eta Cuairan aurrera Irurtzungo Txapelketan

Guaixe 2025eko maiatzaren 22a

Iosu Bergerak aurrera egin du txapelketan. ARTXIBOA

Irurtzungo Txapelketako finalerdietako bi jardunaldi jokatuta, Irurtzun klubeko hiru pilotarik aurrera egin dute eta bat bidean geratu da. Maiatzaren 22an bigarren mailako bi partida daude jokoan, tartean Irurtzun klubeko bi bikote direla

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketa final laurdenetan dago. Txapelketako lehen fasean, lehen mailan 24 bikotek hartu zuten parte eta bigarren mailan 18 bikotek, “afizionatuen mailako onena” Irurtzun Pilota Klubeko arduradun Miguel Berazaren esanetan. Zerrendaburuak final zortzirenetan sartu ziren lehian, eta final zortzirenak erabakita, onenek egin dute aurrera egunotan jokatzen ari diren final laurdenetarako.

Lehen mailan, Irurtzun klubeko Santestebanek, Bergera arruazuarrak eta Cuairanek aurrera egin dute txapelketan. Aldiz, bigarren mailan Irurtzun klubeko Bustince bidean geratu da. 

Gaur Irurtzun klubeko Otxoa-Lizarraga eta Salcedo-Azanza bikoteak sartuko dira lehian. Eta finalerdietara salto egiten duten. 


XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenak:
-Maiatzak 22, osteguna, 18:30ean, Biaizpen
-Bigarren maila: Tolosa-Legarreta (Tolosa-Hernani) vs Otxoa-Lizarraga (Irurtzun)
-Bigarren maila: Armaolea-Goiburu (Lapke) vs Salcedo-Azanza (Irurtzun)

Emaitzak:
Maiatzak 21, asteazkena
-Bigarren maila: Artetxe-Urdanpilleta (Intza) 22 - 15 Bustince-Fernandez (Irurtzun-Beti Onak)
-Lehen maila: Labaka-Aizpuru (Tolosa) 21 - 22 Lerena-Cuairan (Barberito I-Irurtzun)
-Bigarren maila: Olasagasti-Villanueva (Behar Zana-Zugarralde) 22 - 13 Sarasa-Murillo (Buruzgain)

Maiatzak 20, asteartea
-Lehen maila: Anso-Alduntzin (Zugarralde) 8 – 22 Eñ. Lizeaga-Santesteban (Mundarro-Irurtzun)
-Lehen maila: Iribarren-A.Garmendia (Txukun Lakua-Lapke) 9 – 22 Azketa-Bergera (Tartaloetxe-Irurtzun)