Irurtzungo Udal Musika Eskolak jakinarazi du matrikula epean bi txanda izanen dituela. Aurrena garagartzaroaren 16an, 17an eta 18an eta hurrena irailaren 1ean, 2an eta 3an. Bi aldiak astelehenetik asteazkenera dira. Izena emateko musika eskolaren egoitzatik 16:30etik 20:00etara bitartean pasa beharko dute interesa dutenek.
Musika eskolaren eskaintza honakoa da: akordeoia, bateria, baxua, gaita, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, klarinetea, pianoa, saxofoia, trikitixa, txistua, txirula, musika tailerra, musika hizkuntza, abesbatza, fanfarrea eta instrumentuen taldea.
Eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, familia ugariek haiendako bereziki onetsitako tasa eta beherapenak jaso ahal izango dituzte. Horretarako, familia ugarien txartela ordaindu aurkeztu beharko dute. Bestalde, eskolan matrikulatutako bigarren kideak horretarako bereziki onetsitako hileko tasa murriztuak jaso ahal izango dituzte. Informazio gehiago irurtzun.eus webgunean dago.