Pilota

Irurtzungo Pilota txapelketan, Armendariz, Lazkoz, Igoa, Arbizu eta Ongay, lanera

Guaixe 2025ko mai. 28a, 11:30

Final laurdenetako azken saioa jokatuko da maiatzaren 28an

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketako azken final laurdenak daude jokoan. maiatzaren 28an, asteazkenarekin, bigarren mailako bi final laurden eta lehen mailako azken final laurdena jokatuko da, eta Irurtzun klubeko Armendariz, Lazkoz, Igoa, Arbizu eta Ongy sartuko dira lehian. Bestalde, maiatzaren 22ko final laurdenetan Irurtzun klubeko Otxoak eta Lizarragak aurrera egin zuten, eta Salcedo-Azanza, aldiz, bidean geratu ziren. 


XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenak:
-Maiatzak 28, asteazkena 18:00etan, Biaizpen 
-Bigarren maila: Artetxe-Urdanpilleta (Intza) vs Armendariz-Lazkoz (Irurtzun) 
-Bigarren maila: Olasagasti-Villanueva (Behar Zana-Zugarralde) vs Ruiz-Arriolabengoa (Txukun Lakua) 
-Lehen maila: Igoa-Arbizu (Irurtzun) vs Ongay-M.Lizeaga (Irurtzun-Hernani) 

-Maiatzaren 22ko final laurdenetako emaitzak:
-Bigarren maila: Tolosa-Legarreta (Tolosa-Hernani) 20-22 Otxoa-Lizarraga (Irurtzun)
-Bigarren maila: Armaolea-Goiburu (Lapke) 22-19 Salcedo-Azanza (Irurtzun)