Pilota

Irurtzungo Pilota txapelketan, Igoa-Arbizu eta Armendariz-Lazkoz aurrera

Guaixe 2025ko mai. 29a, 10:00

Ongayk ezin izan zuen aurrera egin. ARTXIBOA

Afizionatuen mailako txapelketa ezaguna aurki finalerdietan sartuko da

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenen azken saioa jokatu zen atzo Irurtzunen. Sakandarrei dagokienez, bigarren mailan Irurtzun klubeko Armendariz eta Lazkoz bikoak egin zuen aurrera, eta lehen mailan, Irurtzun klubeko Igoak eta Arbizuk bidean utzi zuten Irurtzungo Ongay eta Hernaniko Lizeaga.

Txapelketa aurki finalerdietan sartuko da. Finalak Trinitate festetan jokatuko dira, ekainaren 14an. 

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenen emaitzak:
-Maiatzak 28, asteazkena: 
-Bigarren maila: Artetxe-Urdanpilleta (Intza) 6 – 22 Armendariz-Lazkoz (Irurtzun) 
-Bigarren maila: Olasagasti-Villanueva (Behar Zana-Zugarralde) 22 – 11 Ruiz-Alvarez de Eulate (Txukun Lakua) 
-Lehen maila: Igoa-Arbizu (Irurtzun) 22 – 9 Ongay-M.Lizeaga (Irurtzun-Hernani)