Kickboxing

Hamdi, Espainiako kickboxing txapelduna

Guaixe 2025ko eka. 4a, 09:30

Mohamed Hamdiren kirol ibilbidea sekulakoa da. UTZITAKOA

Borrokalari irurtzundarra 86 kilo azpiko borrokalari hoberena da

Maiatzaren 23tik 25era 2025eko Espainiako Kickboxing Txapelketa jokatu zen La Nucian. Mohamed Hamdi borrokalari irurtzundarrak sasoi betean jarraitzen du eta atzera ere Espainiako txapelduna da, eliteen 86 kilo azpiko kategorian ikusgarri aritu eta gero. Hamdik gogor entrenatzen eta maila goreneko nazioarteko borroketan lehiatzen segitzen du.