Areto futbola

Emakumezkoen infantilen kopa, Xotarendako

Guaixe 2025ko eka. 2a, 09:00

Taldeak gustura ospatu zuen kopa garaipena. XOTA

Denboraldi bikaina egin dute: ligan hirugarrenak eta kopan txapeldunak

Irurtzungo emakumezkoen Xota talde infantilak kopa irabazi du, larunbatean Azkarrena taldeari 4-2 irabazita. Leire Fernandez (2), Ane Beraza eta Laia Beraza izan ziren golegileak. Denboraldi ederra egin dute irurtzundarrek, ligan hirugarrenak izan baitira, Cantera eta Azkarrenaren atzetik, eta orain kopa irabazi dutelako.