Pilota

Irurtzungo finaleko txartelak oso garesti daude

Guaixe 2025ko eka. 4a, 09:50

Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenetan Igoa-Arbizuk 22-9 hartu zituzten mendean Ongy eta Lizeaga. UTZITAKOA

Ekainaren 4an lehen finalerdiak daude jokoan: lehen mailan Irurtzungo Igoa-Arbizuk edo Azketa (Tartaloetxe)-Bergerak (Irurtzun) egingo dute aurrera

XXXIII. Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpara iritsi da. Lehen mailan 24 bikote lehiatu dira eta bigarren mailan 18 bikote, afizionatuen pilotari onenak, eta egunotan ekainaren 14ko final handiko txartelak erabakiko dira. Final horretan egotea, zalantzarik gabe, oso garesti dago.

Ekainaren 4an, asteartearekin, lehen finalerdiak hartuko ditu Irurtzungo Biaizpe pilotalekuak, eta lehen mailako finalerdian Irurtzungo klubeko hiru pilotari lehiatuko dira. Irurtzun klubeko Josu Igoa eta Aaron Arbizu etxarriarrak, batetik, eta Irurtzun klubeko Iosu Bergera atzelari arruazuarra, bestetik, Tartaloetxe klubeko Azketarekin bikotea osatuko duena. Ikusmina handia da, puntako bi bikote direlako, eta ikusiko dugu nork lortzen duen finaleko txartela preziatua. 

33. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalerdiak
Ekainak 4, 19:00etan, Biaizpe pilotalekuan:
-Bigarren maila: Armaolea-Goiburu (Lapke) vs Olasagasti-Villanueva (Behar Zana-Zugarralde)
-Lehen maila: Igoa-Arbizu (Irurtzun) vs Azketa-Bergera (Tartaloetxe-Irurtzun)