Areto futbola

Jubenilen kopa, Xotarendako

Guaixe 2025ko eka. 10a, 10:00

Xotako jubenilak, kopako txapeldunak. XOTA

Irurtzungo taldeak Ibararteren kontrako errebantxa lortu zuen

Xota jubenilen mailako ligako txapeldunordea izan zen, Ibararte txapeldunaren atzetik. Kopako finala aipatu bi taldeek jokatu zuten, eta Xotak errebantxa lortu zuen, finalean bina berdindu eta penaltietan 4-5 gailendu eta Kopa lortu eta gero.Txapelketa ederra egin du lehen mailako Xotaren harrobiak. 

Kimuak, txapeldunorde
Kimuen mailako kopako finalean Xota txapeldunordea izan zen, El Redinen kontra galduta.