Festen hasierako etxajua pizteko bi hautagaitza

Guaixe 2025ko eka. 6a, 11:04

Txupinazoa botatzeko hautagaiak. UDALA

Atakondoa eskola eta Ander Lizarraga dira hautagaiak. Ostiralera arte botoa emateko aukera izanen da. 

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, garilaren 19an festei hasiera ematen dien etxajua pizteko bi hautagaitza daude. Alde batetik, 50 urte bete dituen Atakondoa ikastetxe publikoa. Eskolari aitortu diote hezkuntza erakundea izateaz aparte, herriko bizitzaren funtsezko zutabea dela euskara, kultura, inklusioa eta errespetua sustatuz. Beste hautagaia Ander Lizarraga da. Bere merituak dira, batetik, Larrazpiko gazte elkartearen gizarte bizitzan eta antolakuntzan duen inplikazioa eta egiten duen ahalegina. Eta, bestetik, bere kirol ibilbidea Osasuna Genuinen. 

Bi hautagaitzetako baten alde egin nahi dutenak garagartzaroaren 6tik 13ra botoa emateko aukera du. Horretarako aukera dute 16 urtetik gorako irurtzundarrek. Botoa emateko hiru modu daude: udaletxean, telefono mugikorretarako Irurtzun aplikazioan edo Irurtzun.eus webgunean. Botoa emateko nortasun agiriaren zenbakia eta letra eta lehen abizena eman beharko dira. Udalak emaitzaren berri web orriaren eta aplikazioaren bidez emanen du.