Irurtzungo Udalak bere jabetzakoa zen higiezina prozedura irekiko enkante publiko bidez saltzeko deialdia egin zuen. Etxebizitza eta biltegia Ardubil kaleko 6. zenbakian dago. Eskaintzak aurkezteko epea despedituta, Julian Cardasek 96.000 euro eskaini zituen higiezina eskuratzeko, pleguan ezarritako baldintzak betez. Eskatzaile bakarra izanik, eta gutxienez gutxieneko prezioa berdindu duenez, behin-behineko esleipendun izendatzen da. Behin-behineko esleipen hori "sexteo" hobekuntzaren menpe dago.