33. Irurtzungo Pilota Txapelketako final handiak ekainaren 14an, larunbata, jokatuko dira, Irurtzungo Trinitate festetan. Pilotari afizionatu onenek sekulako ikuskizuna eman dute txapelketan barna, eta finalak “pilotaren festa” izatea espero du antolatzaileak, Irurtzun Pilota klubak.
Atzo bigarren finalerdiak jokatu ziren. Bigarren mailan oso lehia estua izan zuten Irurtzun klubeko bi bikotek, Armendariz-Lazkoz eta Otxoa-Lizarraga bikoteek. Azkenean Otxoa eta Lizarraga sailkatu ziren finalerako, bi tanto eskasen aldearekin, 20-22.
Lehen mailan, aldiz, alde gehiagorekin nagusitu ziren Rekalde (Txumuluxueta) eta Cuairan (Irurtzun). 15-22 hartu zituzten mendean Eñaut Lizeaga (Mundarro) eta Santesteban (Irurtzun).
33. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak
Ekainak 14, 17:30ean, Biaizpe pilotalekuan:
-Bigarren maila: Olasagasti-Villanueva (Behar Zana-Zugarralde) vs Otxoa-Lizarraga (Irurtzun)
-Lehen maila: Azketa-Bergera (Tartaloetxe-Irurtzun) vs Rekalde-Cuairan (Txumuluxueta-Irurtzun)