Arriskutsuak izan daitezkeen animalien ordenantzako aldaketa indarrean

Guaixe 2025eko ekainaren 19a

Bikotea txakurrarekin paseatzen. ARTXIBOA

Udal araudia goi mailako legeetara egokitu da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak Irurtzungo Udalaren arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan egindako aldaketaren behin betiko onarpena argitaratu zuen garagartzaroaren 13an. Ordenantzan jasoa zegoen arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren iraupena hiru urtekoa zela. Goi mailako legediak dio bost urtekoa izan behar duela. Beraz, legedi hori betetzeko Irurtzungo Udalak bere ordenantzan aldaketa egin eta dagoeneko indarrean da, aipatu lizentzia aurrerantzean bost urtekoa izanen dela.